Kooperatiben BehatokiaHurbiletik begiratu, oso urrutira iristeko.

Euskadiko Kooperatiben Behatokia Euskadiko kooperatibismoaren errealitatea aztertzeko, ezagutzeko eta zabaltzeko gune bat da. Euskadiko KOOPERATIBEN KONTSEILUAk bultzatua, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuarekin lankidetzan, Behatokiak hiru eginkizun ditu:

Impacto

Eragina

Kooperatiben eraginak neurtzea eta ikusaraztea:
· enpresa-sarean
· ekonomian
· gizartean eta pertsonengan

Métricas

Metrikak

Erabakiak hartzeko, politika publikoak diseinatzeko eta euskal ekosistema kooperatiboa indartzeko funtsezko datuak emango dituen erreferentziazko plataforma bat eskaintzea.

Análisis

Analisia

Kooperatiben gaur egungo egoera aztertzea, hainbat dimentsiori begiratuta: demografia, enplegua, berrikuntza, lehiakortasuna, gizarte eta lurralde eragina.

Lurralde eragina ·

Tokiko garapena bultzatzen dugu, eredu kooperatiboaren bidez

Euskal kooperatibismoak ekarpen erabakigarria egiten dio Euskadiri, hainbat bidetatik:

Kalitatezko enplegua sortzea

Egonkorra, parte hartzailea eta lurraldean errotua.

Informazio gehiago

Nazioartekotzea

Merkatuak irekitzea eta enpresa sare lehiakorra indartzea.

Informazio gehiago

Etengabeko berrikuntza

I+G+B eta etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua.

Informazio gehiago

Lurralde oreka

Kooperatibak eskualdeetan eta hiri ertainetan daude eta, horrela, tokiko garapena indartzen dute.

Informazio gehiago

Gizarte kohesioa

Berdintasuna, elkartasuna eta garapen jasangarria sustatzea.

Informazio gehiago

Kooperatibak ·

Kooperatibak:Euskal kooperatibak: pertsonak erdigunean, etorkizun partekatua

Tradizioa eta berrikuntza, lehiakortasuna eta giza balioak uztartzen dituzte, Euskadiren nortasunaren funtsezko osagaiak gaur egun.

Euskal kooperatibak: gertukoak, konektatuak, konprometituak

Euskadi enpresa eredu berezi eta bakar baten erreferentea da: kooperatibismoa. Gaur egun, lurralde osoan banatutako kooperatibak daude, eta, nork bere tokitik, enplegua, berrikuntza eta gizarte kohesioa sortzen dute.

Aztertu mapa interaktiboa, kontsultatu argitalpenak eta ezagutu kooperatibismoak Euskadi nola eraldatzen duen, tokian tokitik.

Non daude ·

Lan egiteko modu zehatz bat, pertsonen garrantzia aitortuta

Kooperatibismoa enpresa formula bat baino askoz gehiago da: lana, ekonomia eta gizartea ulertzeko modu bat da. Pertsonak erdigunean jartzen dituen enpresa eredu bat. Euskadin, eredu hori milaka proiektu kolektibotan islatzen da. Horien artean, lan elkartuko kooperatibak nabarmentzen dira, industrian pisu handia dutenak. Nolanahi ere, kooperatibek gaur egungo sektore ekonomiko guztietan eta gorabidean daudenetan dute presentzia. Parte hartzea, ekitatea eta elkartasuna dira eredu horren funtsezko zutabeak. Ezagutu nola funtzionatzen duen, zerk egiten duen berezi eta zergatik jarraitzen duen etorkizuneko apustua izaten.

Euskal kooperatibismoa ·

Gurekin harremanetan jarri

Zalantzarik baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara lehenbailehen.

Kontaktua ·

Kooperatiben Kontseiluaren proiektua

Kooperatiben Kontseilua

Laguntzailea: